Udaberri jaia ospatuko dute Otxandion, Gazte Asanbladak antolatuta

Anboto 2026ko apirilaren 17a

Mateo Zikuta & El Garto. BADOK

Gazte Asanbladak udaberriari ongietorria emateko jaia antolatu du zapaturako.

Karropoteoagaz abiatuko dute egitaraua, 13:00etan. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira pasealekuan. Eta bazkalosterako jolasak antolatu dituzte. Arratsaldean, Bidenabar musika taldeak berotuko du jai giroa. Plazan izango da, 18:00etan. 

Gaztetxeko kontzertuek borobilduko dute eguna. 721 taldea eta Mateo Zikuta eta El Garto izango dira bertan, 23:00etan. Gero, MJ Aforrau arituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!