Otxandion Mainondoko kirolgune berria inauguratuko dute asteburuan

Anboto 2026ko martxoaren 18a

Otxandioko Mainondoko kirolgune berria azarotik dago erabilgarri, baina asteburu honetan inauguratuko dute. Hartara, erabilera anitzeko futbol zelaia, pump track zirkuitua eta kalistenia parkea biltzen dituen azpiegiturak hainbat kirol jarduera hartuko ditu gaur hasi eta domekara bitartean. Zapatuan, ekitaldi berezia egingo dute, 12:15ean. Udal ordezkariek eta Otxandioko kirol taldeetako ordezkariek parte hartuko dute bertan.

Askotariko kirolak
Pilota eskolako partiduek eta IV. Frontenis Txapelketak abiatuko dute egitaraua, gaur. Bestalde, Bizkaiko Errugbi U8 Topaketa eta futbol partiduak antolatu dituzte zapaturako. Domekan, Durangoko Txirrindulari Eskolak egingo duen erakustaldiagaz hasiko dute eguna. Pump track-ean izango da, 11:00etan; ondoren, ginkana egingo dute bizikletekin. Egitaraua borobiltzeko, beteranoen futbol partidua jokatuko dute. Domekan izango da, 12:00etan.  

Kirolgune berria herriko kirol eragileekin, hezkuntza komunitateagaz eta haurrek egindako ekarpenekin elkarlanean garatu dute, udal ordezkariek azaldu dutenez. "Denen beharrizanak eta ideiak kontuan hartu dira", gaineratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!