Hala jakinarazi du udalak. Uraren kudeaketa osoa udalak kudeatzen du, eta ur kontsumoaren "kontrol eta zaintza zuzena" ahalbidetzen du. "Sarean egindako inbertsio eta jarraipen lanari eskerrak, ur ihesak gutxitu dira, sarearen eraginkortasuna handitu da eta uraren erabilera arduratsuagoa bultzatu da", azaldu dute. "Uraren kudeaketa egokia funtsezkoa da ingurumena babesteko eta etorkizunerako baliabide iraunkorrak bermatzeko", gaineratu dute.