Urtero legez, Gabonak ate joka daudela antolatzen duten baserriko produktu eta artisautza azoka da hau. 10:30ean zabalduko dute, eta 15:00ak arte askotariko erosketak egiteko aukera egongo da. Urterik urte sendotuz joan den azoka da domekakoa, antolatzaileen esanetan.
Egitaraua osatzeko, Badaiotz elkartearen eskutik herri kirol erakustaldi parte hartzailea ere antolatu dute. Andikona plazan izango da, 12:30ean. Akelarre txarangak jai giroa alaituko du.