Rober Capa argazkilari famatuari buruzko filma grabatzen ari da Becoming Capa La Pelicula AIE ekoiztetxea. Bada filmerako grabaketa batzuk Otxandion egingo dituzte, datorren azaroaren 26an.
Becoming Capa filmerako grabaketak Artekale kalean egingo ditu ekoiztetxeak, 07:00etatik 14:00etara. Hori horrela, grabatzen ari diren bitartan zenbait aldaketa puntual egingo dira. "Tarte labur batzuetan oinezkoek ezingo dute Artekaletik igaro. Hala ere, grabaketek ez dute eragin nabarmenik izango herritarren egunerokoan ", argi du Mikel Abasolo Kirol eta Zerbitzu zinegotziak zinegotziak.
Grabaketak amaitzean, desmuntatze lanak amaitzeko beste bizpahiru egun beharko dituzte.