Indarkeria Matxistaren Aurkako Emakume Asanbladak batzar irekia deitu du A25ari begira

Anboto 2025eko azaroaren 5a

Otxandion egindako elkarteratze bat.

Barikuan, azaroaren 7an, egingo dute asanblada Bolalekuan. Taldearen nondik norakoak azaltzeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunera begirako egitaraua antolatzeko batzarra 18:30ean hasiko da. 

Indarkeria Matxistaren Aurkako Emakume Asanblada sortu zuten Otxandion iaz, herrian indarkeria matxistaren aurkako "etengabeko lanketa" egiteko helburuagaz. Gaur asanblada irekia egingo dute Bolalekuan, taldearen nondik norakoak azaltzeko eta A25era begirako antolaketa guztia martxan jartzeko. Batzarra, 18:30ean hasiko da. 

Indarkeria Matxistaren Aurkako Emakume Asanbladak indarkeria kasuen aurrean "erantzun kolektibo" bat antolatzen lan egin gura du, "horiek desnormalizatzeko konpromezua" hartuta eta herriko jaietan erasoen aurkako protokolo bat martxan jarriz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!