Otxandiok pediatria zerbitzua bermatzea eskatu dio Osakidetzari

A.B. 2025eko urriaren 31

Artxiboko irudia.

Otxandiarrek Legution dute pediatria zerbitzua, baina azken asteetan lanpostua hutsik dago eta Osakidetzak ez du ordezkorik bideratu.

Udalak jakinarazi duenez, "horrek eragozpen eta kostu gehigarriak sortzen ditu ume eta gurasoentzat, atzerapenak eta arrisku egoerak ere bai, premiazko arreta ezinbestekoa denean". Guraso kaltetuek 150 sinadura aurkeztu dituzte udalean. 

Legution "behar den besteko lanaldia" duen pediatra bermatzea eskatu dio udalak Osakidetzari, eta arazoa konpontzeko premia adierazi, "osasun arreta egoki eta hurbila bermatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!