Ainhoa Ruiz Infantek eta Leire Galeanok Udara CaixaBank pilota txapelketa irabazi dute

Joseba Derteano 2025ko urr. 2a, 09:45

Leire Galeano eta Ainhoa Ruiz de infante txapelarekin eta garaikurrarekin.

Txapelketako partidu denak irabazita jantzi dute txapela.

Joan zen barikuan II. Udara CaixaBank pilota txapelketaren final handia jokatu zuten Agoitzen. Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak eta Leire Galeanok erakustaldi bikaina eman zuten eta 22–7 nagusitu ziren Iturriagaren eta Mujikaren aurka.

Txapeldunak ligaxkako partidu denak irabazita sailkatu ziren Ados Pilotak antolatutako txapelketaren finalera. Ligaxkan bigarren tokian sailkatutakoak izan zituzten aurkari. "Ligaxkan oso lan ona eginda, finalean ere maila berdina eman gura genuen. Horregatik hasieran urduri egon nintzen", onartu du Ruiz de Infantek. Zorionez, euren maila ematea lortu zuten. "Tanto batzuk gogorrak izan ziren, baina txapelketa gure jokoarekin borobiltzea lortu genuen".

Aurrera begira, lau eta erdiko Master Cup txapelketan parte hartzeko izena eman du. Horrez gainera, Donostiako Egia auzoko binakako txapelketako finalerdiak jokatuko ditu urriaren erdialdean. Irabaziz gero urriaren 26an jokatuko luke finala.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!