Otxandioko jaien barruan pilota profesionaleko partiduak egongo dira uztailaren 19an, 19:30ean. Atariko partiduan Peña IIak eta Gabirondok Salaberriaren eta Arangurenen kontra jokatuko dute. Estelarrean binakako txapelduna den Joseba Ezkurdiak Martxel Iztuetagaz jokatuko du eta Iñaki Artola eta Julen Martija izango dituzte kontrario.