Atzo Camille Xtreme mendi lasterketa lehiatu zuten Isaban (Nafarroa). Bertan, Mirugain M.E. taldeko Markel Urigoitia otxandiarra nagusitu zen gizonetan. Probak 32 kilometro izan zituen, 2.044 metroko desnibel positiboarekin eta honako hau izan zen bere denbora: 3:07:39. Ia sei minutuko aldea atera zion Asier Labairu bigarren sailkatuari: 3:13:16. Zornotza Mendi Taldeko Ander Gerrikaetxebarria ere bikain aritu zen eta seigarren amaitu zuen: 3:21:24.