Eñaut Elorrietak kontzertua emango du Otxandion

Anboto 2025ko eka. 12a, 08:34

Facebook: Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrietak kontzertua emango du Otxandion, Ateosteko Bira bakarkako proiektuaren barruan. Ekainaren 21ean izango da, San Antonio baselizan. 

Bira txiki eta berezia da musikari gernikarrak hasitakoa. Antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenetsiko ditu. Soinu eta argi-ekipo soil eta zainduagaz, Elorrietak bere ibilbide osoko kanten aukeraketa zabala eskainiko du, ahots eta gitarra hutsez. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta lekua mugatua izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroan, udaletxean. 

Kontzertu berezia
Musikari gernikarrak bira berezi honen barruan emango dituen kontzertuak "zuzenak" eta "biluziak" izango dira, "herri-kantuaren eta esperimentazioaren artean, ahotsaren posibilitateetan arakatuko dutenak", abeslariak azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!