Txupinazoa jaurti ondoren, Perlata eta PI L.T. musika taldeek emango dituzten kontzertuekin hasiko dira jaiak, ekainaren 6an, 21:30ean. Ondoren, Trikitixa Kontrairo taldea ere igoko da oholtzara. DJ Tibek borobilduko du musika eskaintza.
Ekainaren 7rako ere ekitaldi sorta antolatu dute. Urduri dantza taldeak saioa egingo du, 17:00etan, eta, jarraian, Potx magoaren txanda izango da. Joselu Anaiak plaza taldeak girotuta, 19:00etan erromeria hasiko da. Ekainaren 8rako marianito-edan musikatua prestatu dute, 13:00etan hasita.
Ekainaren 11n San Bernabera igoko dira. Mendi erromeria egongo da, 10:00etan, eta 12:30eko mezaren ondoren luntxa egingo dute. Arratsaldean mus eta briska txapelketak egongo dira, 17:00etan.