Aitor Ajuria nagusi Aloñako Igoerako XX. edizioan

Anboto 2025ko api. 28a, 11:12

Zubeldia, Ajuria eta Azkarate, Aloñako Igoerako helmugan. (Irudia: Imanol Soriano/Goiena.eus).

Hirugarren bider irabazi du lasterketa.

Aitor Ajuria otxandiarrak Aloñako Igoera mendi lasterketa irabazi zuen atzo. Hirugarren bider nagusitu zen lasterketa horretan eta, gainera, marka berria ezarri zuen: 2:02:36.

Iazko estrategia berbera erabili zuen Ajuriak; hain zuzen ere, lasterketa hasieratik haren erritmoa ezarri eta gainontzeko lasterkarietatik ihes egitea. Urtiagainera bakar-bakarrik iritsi zen, eta gauza bera egin zuen Aloñako tontorrean, bigarren sailkatu zen Oier Zubeldiari minutu bat baino gehiago aterata.

Helmugan minutu bitik gorako aldea atera zion Oier Zubeldia bigarren sailkatuari (2:04:53) eta sei minututik gorakoa Asier Azkarate hirugarrenari (2:08:46).

Emakumeetan Oihana Kortazar izan zen irabazlea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!