Kirola aitzakia hartuta, Koikili Lagunarteak hainbat ekintza antolatu du zenbait gaixotasun gizarteratzeko. Oraingo honetan, asteburu osoko programa antolatu dute, eta ekimenari Peio Magunazelaia Memoriala izena eman diote. Lagunartearen sortzaileetakoa izan zenak ELA pairatu zuen hainbat urtez, eta gaixotasuna gizarteratzeko mahai-inguru bat egin dute asteburuan, adibidez. Adela federazioko mediku profesionalek, eta gaixotasuna modu batera edo bestera sufritu duten otxandiarrek parte hartu dute, baita ere. Gaur goizean, ostera, Vulcanok eta Athletic Clubeko beteranoek lagunartekoa jokatu dute; besteak beste, Raul Garcia, Koikili Lertxundi, Mikel Balenziaga eta Eneko Boveda Athleticeko jokalari ohiek parte hartu dute.
Asteburuan baturiko dirua gastuak estaltzeko erabiliko dute. Irabazirik baleego, Adela federazioen elkarteari emango diote, antolatzaileen esanetan.