Otxandioko III. Frontenis Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Anboto 2025ko mar. 20a, 09:30

Iazko Oxtandioko Frontenis Txapelketako sari banaketako irudia.

Aurten 32 bikotek parte hartuko dute, orain arteko parte hartzaile kopuru handiena izango da. Gainera, lehenengoz nesken arteko txapelketa ere jokatuko dute.

Otxandioko III. Frontenis Txapelketa jokatuko dute, asteburuan. Txapelketa orokorragaz batera, nesken arteko norgehiagoka ere jokatuko da aurten lehenengoz. Guztira, 32 bikote lehiatuko dira, martxoaren 21an eta 22an jokatuko diren partidetan.

Zapatuan jokatuko den txapelketa orokorrean 24 bikotek parte hartuko dute, orain arteko parte hartzaile kopuru handiena izango da. Partidak 08:00etan hasiko dira, eta 22 tantora edo 20 minutura (denbora horretan 22ra heldu ezean, momentuko markagailua hartuko da kontuan) jokatuko dira, partiden artean etenik egin gabe. Halaxe azaldu dute antolatzaileek. Nesken txapelketan zortzi bikotek parte hartuko dute, eta barikuan hasiko da, 18:00etan. Zapatuan, finalaurreko partidak eta finala jokatuko dira, 18:00etan hasita.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten bikoteetatik 18 herrikoak bertakoak dira; Bilbo, Aramaio, Aretxabaleta edo Arratiatik etorritakoak dira gainontzeko parte hartzaileak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!