Martxoak 8

Horma-irudi herrikoia eta emakume ekoizle eta sortzaileen azoka egingo dituzte Otxandion, asteburuan

Anboto 2025ko mar. 5a, 12:10

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Bagaizan feminista taldeak, Mirugain mendi taldeak, Pasealeku elkarteak eta udalak.

Bagaizan talde feministak, Mirugain mendi taldeak, Pasealeku elkarteak eta udalak, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, zapatuan ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. Martxoaren 8a aldarrikapenerako eguna izango dute. Hartara, horma-irudi herrikoia egitera deitu dituzte herritarrak, 12:00etan, plazan. Kontzentrazioa ere egingo da, 13:00ean. Arratsaldean, Bilbon, Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean Bilbon egingo den manifestaziora batuko dira.

Otxandioko emakume nagusiei omenaldia egingo die Pasealeku jubilatu elkarteak zapatuan, 13:30ean. Ondoren, luntxa egingo dute, hurbiltzen diren guztientzat. Arratsaldean karta-joku txapelketa egingo dute, 17:00etan hasita.

Azoka eta dokumentala

Domekarako, bestalde, emakume ekoizle eta sortzaileen azoka antolatu dute Otxandion. Plazan batuko dira erakustokiak, 11:00etatik 14:30ak bitartean. Gainera, erosketa egiten duten herritarrek tokiko produktu-sorta baten zozketan parte hartuko dute. Arratsaldean, bestalde, Quelccaya Qoi Ilur Puñuna dokumentala ikusteko aukera egongo da. Kultur etxean izango da emanaldia, 17:30ean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!