Ainhoa Ruiz de Infantek txapelketako partidua du Otxandion

Joseba Derteano 2025eko otsailaren 12a

Pilotari otxandiarrak binakako txapelketako partidua jokatuko du zapatu arratsaldean. Otxandiok Ados klubaren Binakako Pilota Txapelketako jardunaldia hartuko du zapatuan, 18:30ean.

Bertan, etxeko pilotari bat izango da protagonista nagusia: Ainhoa Ruiz de Infante. Otxandiarrak Orbegozo izango du bizkarzain. Aranburu-Mujika bikotearen aurka jokatuko dute. 

Ruiz de Infante binakako gaur egungo txapelduna da, Leire Galeanogaz batera. Iaz txapelketa bikaina jokatu zuten elkarregaz, eta 22-17 irabazi zuten Antzuolan jokaturiko finalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!