A.B. Otxandio
Otxandioko Udalak hasi du Mainondo kirolgune berria eraikitzeko lizitazio prozesua. Herriko kirol elkarteekin, hezkuntza eragileekin eta eskolako umeekin landuriko proiektuak pump track pista, kalistenia gunea eta erabilera anitzeko zelaia batzen ditu. Horrez gainera, Antonbentako zubitik frontoiraino kota zeroko espaloia egokituko dute. Lanak datorren urteko lehenengo hiruhilekoan hastea aurreikusi dute. Udalak ....... euroko aurrekontua lotu du lanok egiteko, Egoitz Garmendia alkateak azaldu duenez.
Behin lanak hasita, gehienez bost hilabete iraungo dute. Hartara, 2025eko uda amaierarako kirolgune berria erabiltzeko prest egongo litzateke. Halaxe jakinarazi dute udal arduradunek. Udalbatzarrak joan zen urrian onartu zuen Mainondoko kirolgune berriaren proiektua. Baita lizitaziorako baldintza orriak ere.