Historiazaleok taldeak bisita gidatuak antolatu ditu Euskal Herriko historia ezagutzeko, Oroit lekuak: Euskal Herriko historia euskaldunok kontatuta ekimenaren barruan. Historialariek gidaturiko bisita horietariko bat Otxandion izango da, azaroaren 16an. Aintzane eta Agurtza Lazkano ahizpek gidaturiko Bittor Kapanagaren bizitza eta ondarea, eta euskararen jatorria izeneko bisita izango da. Lazkano ahizpak Euskeraren Jatorria Elkarteko kideak dira.
Bisitan izena emateko, euskararenjatorria@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo 688 851 467 telefono zenbakira deitu. Bisita udaletxearen aurrean hasiko da, 11:00etan, eta ordu bi iraungo du. Bost geldialdi egingo dituzte, eta, bakoitzean Kapanagari buruzko azalpenak emango dituzte. 14 urtera artekoentzat doan izango da.