Kalabazak husteko tailerragaz eta aurpegi margoketagaz hasiko dute eguna, 17:00etan. Ondoren, 18:00etan, ipuin kontalariaren bila joango dira, herriko txoko eta bazterretatik. Aurkitzen dutenean, ipuin kontaketa hasiko da. Gero, 19:30ean, bere ikuskizuna egingo du plazan, eta ondoren gaztaina erreak jateko aukera egongo da, Jubilatuen elkartearen eskutik.
Kalabaza bilketa
Urriaren 28tik 30era batuko dituzte kalabazak, plazan. "Guraso Elkartearen laguntzagaz, hustutako kalabazen haziak gordetzen ditugu, herritarren artean banatzeko. Hazi horiek erein eta baditugu kalabazak hurrengorako", azaldu du Maider Arejolaleiba zinegotziak.