Perretxiko erakustaldia egingo dute Otxandion

Aitziber Basauri 2024ko urriaren 17a

Domekan izango da, Kementsu elkarteak eta Mirugain mendizale taldeak antolatuta

Otxandion 34. Perretxiko Erakusketa egingo dute domekan, Kementsu elkarteak eta Mirugain mendizale taldeak antolatuta. Pasealekuan izango da, 10:00 inguruan hasita. Bezperan baturiko aleak erakutsiko dituzte bertan. Izan ere, perretxiko bila joateko irteera antolatu dute zapaturako. Plazatik irtengo dira, 09:30ean. Hala ere, taldean joan barik norberak bere kabuz baturiko perretxikoak ere hartuko dituzte antolatzaileek domekako erakusketarako. Azaldu dutenez, 13:00ak arte egongo dira plazan perretxikoak jasotzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!