Otxandioren eta Aramaioren artean dagoen lur eremu hori zein herriren jabetzakoa den ez dago argi. Bada, udal agintari zein herritarrek irteera egiten dute irailaren hirugarren domekan, Limitaduaren mugak aztertzeko. Plazatik irtengo dira, 08:00etan.
Atabalariaren erritmoak lagunduta, mugarrien egoera aztertu eta ondoko arboletan markak egingo dituzte herriko mugak markatzeko. Ondoren, udal idazkariak akta jasoko du Oletan. Udal ordezkariek ez ezik, herritarrek ere badute sinatzeko aukera. Udalak bakailaoa eta ardoa banatuko ditu.