Eguraldi ederragaz abiatu dituzte Otxandioko santamañak, gaur arratsaldean. Soinubilekin batera 'Gora Otxandiarrak' abestu ondoren, herriko dendari eta ostalarik jaurti dute txupinazoa udaletxeko balkoitik, herritarrak jai egunotan disfrutatzeko gonbita eginez. Ondoren, daborrada abiatu da.
Uztailaren 22ra bitartean, jai giroa izango da nagusi Otxandion, santamañen eskutik.