Palestinako dantzak ikusteko aukera egongo da datorren uztailaren 18an, Otxandion. Izan ere, Palestinaren Aldeko Batzordeak gonbitatuta Jafra dantza talde palestinarrak erakustaldia eskainiko du, herriko plazan. Ikuskizuna, 20:30ean hasiko da, eta dantza erakustaldia amaitu ondoren, dantzaren bat ikasteko aukera izango dute bertaratutako ikusleek, azaldu dutenez.
Bertaratzeko gonbita egin du Otxandioko Palestinaren Aldeko Batzordeak, kultura palestinarrak "bizi duen blokeoa" apurtzeko.