Turismo jasangarrirako bidean herriak dituen premiak aztertu dituzte Otxandion

Joseba Derteano 2024ko uztailaren 2a

Udal ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasun eta Turismo Saileko arduradunekin batu dira.

Otxandioko Udalak turismo jasangarria sustatu gura du herrian, eta bide horretan zeintzuk neurri hartu aztertzeko, Bizkaiko Aldundiko Garraioak, Mugikortasun eta Turismo Saileko arduradunekin elkartu da. Udala Otxandiok dituen premiak aztertzeko diagnostiko fase batean dago oraindino, Mikel Abasolo zinegotziaren berbetan. "Indarra zertan ipini behar dugun eta inguruan ditugun azpiegiturak horretara zelan egokitu aztertzeko batzarra izan zen", adierazi zuen. Bestalde, asteburuan zabaldu dute Turismo Bulegoa. Barikutik domekara egongo da zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!