Ainhoa Ruiz de Infantek Udaberri Torneoa irabazi du Kukuprakak taldearekin

Anboto 2024ko eka. 10a, 15:00

Otxandioko pilotariak Etxekolonea eta Mujika izan ditu taldekide.

Azpeitiko pilotalekua bete egin zen zapatuan, Ados pilota elkartearen Udaberri Torneoa ikusteko. Hiru pilotariko talde bi izan ziren aurrez aurre. Urdinez,  Kukuprakak taldea, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pilotariekin; gorriz, Mitxoletak taldea, Iturriaga, Ruiz de Larramendi eta Mendibururekin.

Kukupraka taldekoek norgehiagoka biak irabazi zituzten eta eurentzat izan zen txapela. Lau eta erdian Ainhoa Ruiz de Infantek 18-12 irabazi zion Ruiz de Larramendiri. Errematean inspiratuta ibili zen otxandiarra. Binaka Etxekolonea-Mujika eta Iturriaga-Mendiburu bikoteek lehia estua mantendu zuten. Azkenean, urdinak nagusitu ziren: 22-20.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!