Iaztik indarrean dago Baso Plana herrian, bertako baso publikoak garatzeko tresna. Bi dira helburu nagusiak, Egoitz Garmendia alkateak gogoratu duenez. Batetik, baso publikoetan %50 murriztu gura dute pinuen azalera; eta, pinudiak murrizteagaz batera, beste era bateko baso ereduak sustatu gura dituzte. Horrela, harizti eremuak handitu eta hariztien eta pagadien basoberritze naturalak sustatu gura dituzte. Bestetik, inbertsioak egin gura dituzte bioaniztasuna kontserbatzeko eta hainbat espezieren habitata hobetzeko, azaldu dutenez.