Parkeko lau aerosorgailuak Legution ipiniko lirateke, eta dorre meteorologiko bat Ubideko lurretan. Nahiz eta parkea Otxandioko lurretan ez kokatu, “Kastillo inguruko bertoko basoek osaturiko ekosistema naturalak babestea helburu luketen alegazioak” aurkeztuko dizkio udalak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari. Alegazioak prestatzeko lanak ingurumenean aditua den enpresa bati esleitu dizkiote, eta apirilak 4a baino lehenago aurkeztuko dituzte.