Ainhoa Ruiz de Infantek binakako txapelketako partidua jokatuko du bihar Otxandion

Anboto 2024ko mar. 21a, 16:32
Ainhoa Ruiz de Infante txapelketa honetako partidu batean (Argazkia: Eduardo Agirre)

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da pilota partidua.

Ados elkartearen Binakako Pilota Txapelketak aurrera darrai. Ainhoa Ruiz de Infantek txapelketa horri dagokion jardunaldi berri bat jokatuko du bihar bere sorterrian, Otxandion. Leire Galeanok eta biek Zabaleta eta Zabala izango dituzte kontrario. Partidua 19:00etan hasiko da. Aurretik, 18:00etan, herriko pilota eskolako haurren partiduak jokatuko dira. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!