Gaur, 20:10 inguruan, auto biren arteko istripua gertatu da Otxandion, Bi-623 errepidean, Urrunagako urtegira heldu baino lehentxoago. Suhiltzaileak bertaratu dira auto baten barruan harrapatuta geratutako pertsona bat ateratzera. Txagorritxuko ospitalera eraman dute, baina ez zauri larriekin, Ertzaintzako iturrien arabera. Une honetan (21:30) garabia autoak erretiratzen ari da eta oraindik auto ilarak egon daitezke.