40 urtez federatuta egoniko mendizaleak omendu dituzte

Joseba Derteano 2024ko mar. 8a, 09:04

Euskadiko Mendi Federazioaren urrezko intsignia jaso duten mendizaleen artean zenbait otxandiar dago. 

Euskadiko Mendi Federazioak 100 urte egin ditu aurten eta ekitaldi sorta antolatu du mendeurrena behar den moduan ospatzeko. Esaterako, otsail amaieran Bilboko Club Deportivo pilotalekuan eginiko ekitaldian, gutxienez 40 urtez jarraian federatuta egon diren mendizaleak omendu zituzten. Bertan, Otxandioko Mirugain Mendigoizale Elkarteko zenbait kide izan zen: Juan Cruz Axpe, Luis Mari Garmendia, Jose Miguel Urrejola, Ramon Intxausti, Javier Garate eta Tomas Agirre. Euren lorpenagaitik, denek urrezko intsignia jaso zuten federazioko presidentearen eskutik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!