Behin-behineko langile bat kontratatu gura dute, %40ko jardunaldiagaz. Eskaintzaren epealdia honako hau da: Aste Santuaren aurreko zapatutik Pazko Astelehenera arte (egun biak barne), eta udako hile bi: uztaila eta abuztua. Langileak honako baldintzak bete behar ditu: Batxillergo titulua edo baliokidea den bat izatea eta euskaraz nahiz gaztelaniaz berba egitea. Ikasketak euskaraz egin ez dituztenei EGA titulua edo baliokidea izatea eskatzen diete. Horrez gainera, beste meritu batzuk kontuan hartuko dituzte: hizkuntza gehiago jakitea, lan esperientzia izatea, Otxandioko inguruari buruzko ezagutza izatea…
Lanbiden alta emanda egotea beharrezkoa da. Interesa dutenak Lanbidegaz hartu-emanean ipini daitezke. Lan eskaintzaren gaineko informazio guztia www.otxandio.eus webgunean sartuta eta udalera deituta eskuratu daiteke.