Otxandion sagardotegian baleude lez bazkalduko dute inauterietan

Anboto 2024ko ots. 9a, 10:37

Sagardo kupelagaz txotx egiteko aukera egongo da. Trikitxotx

Zapatuan inauteriak ospatuko dituzte Otxandion. Eguerdiko herri bazkaria da ekimenetariko bat.

Urtero legez, jendetsua izatea aurreikusi dute; 200 lagunek baino gehiagok eman dute izena eta euretariko 100 inguru umeak dira. Bazkari mota ere berezia izango da. Sagardotegi batean baleude legez bazkalduko dute, Larrabetzuko Trikitxotx sagardotegi mugikorrari eskerrak. Bazkaltzen duten bitartean, sagardo kupel batean txotx egiteko aukera izango dute denek; umeek ere bai, sagar zukuagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!