Sarrera doakoa da. Bertan errepertorio zabala joko dute; abesti tradizionaletatik hasi (Behin joan nintzen monte zala basora, Les fetes de Mauleón…) eta folk eta rock doinuetaraino: Let's twist again, Bryam Adams-en Everything I do, I do it for you… Adin desberdinetako 18 bat musikarik emango dute kontzertua. Tartean, 7 urtetik 10 urtera arteko gaztetxoak daude, tronpeta nahiz bateria jotzen.