Lanen aurretik, 36 metroko luzerako hesi hormigoitu bertikal bat zegoen. Lan hauek egin dituzte bertan: harresiaren goiko hesi zaharra kendu dute, horma bertikalaren zati bat eraitsi dute, ibaiertz eta ertz naturalak egokitu dituzte, eta ondoren ibaiertza tokiko espezieekin landareztatu dute. Bide bat ere egin da errekara ailegatzeko. Lanek aste bi iraun dute eta 28.000 euroko inbertsioa izan dute.