EH Bilduren Mahai Politikoak Pello Otxandiano proposatu du lehendakarigai izateko

Anboto 2023ko abe. 11a, 12:13
Pello Otxandiano kanpo (Argazkia: @ehbildu)

Otxandio bere herrian zinegotzi izana da eta gaur egun EH Bilduren programa zuzendaria da.

EH Bilduren Mahai Politikoak Pello Otxandiano Kanpo (Otxandio, 1983) proposatu du 2024ko hauteskundeetan lehendakarigai izateko, koalizioak jakinarazi duenez. Otxandianok "jakintza, solbentzia, ziurtasuna, konpromisoa, arima eta pasioa" ematen dizkio hautagaitzari, Arnaldo Otegik gaur goizeko agerraldian adierazi duenez. Orain, astelehenean hasiko den prozesuan, bilkideek hautagaitza berretsi beharko dute.

Otxandiano telekomunikazio ingeniaritzan doktorea da eta bi alaben aita. Bere sorterriko zinegotzi izandakoa da lau urtez (2011tik 2015era) eta Sorturen birfundazio prozesuko kide ere izan zen. Gaur egun EH Bilduko programa zuzendaria da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!