Sorturen birfundazio prozesuan parte hartzeko deia egin dute

Anboto 2016ko aza. 18a, 11:30

Ezker abertzalearen baitan Abian izeneko eztabaida fasea burutu eta gero, Sortu alderdia birfundazio prozesuan murgilduta dabil.

Hurrengo urteetarako oinarriak, ildoa eta antolakuntza zehaztea da euren asmoa. Zuzendaritza talde bakarra aurkeztu da prozesu zabal horretarako –Pello Otxandiano otxandiarra da hautagai bat–, eta talde horren ponentzia herririk herri azaltzen ari dira; bozketa bidez erabakiko da. Durangon, esaterako, joan zen zapatuan egin zuten batzarra, eta eztabaidarako bigarren buelta martitzenean egingo dute, 18:30ean, Ibaizabal ikastolan. Otxandion gaur izango da, 19:00etan; Abadiñon eta Zaldibarren bihar, 10:00etan; Elorrion martitzenean, 19:00etan; eta Mañarian eta Izurtzan 25ean, 19:00etan.

Prozesuan parte hartu eta bozkatzeko, izena eman behar da, herrietako batzarretan edota sortu.eus atarian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!