Eskualdeko beste hainbat herritan lez, Otxandion ere Gaba Baltza ospatuko dute. Urriaren 31ko martitzenari begira hainbat ekimen antolatu dituzte udalak eta herriko elkartek. Hona egitaraua:
URRIAK 31, MARTITZENA
- 17:00 Kalabaza tailerra, plazan. Bakoitzak bere kalabaza eta koilara eraman behar ditu (Helduek labana).
 - Ondoren Artekale apainduko dute, plazatik hasita.
 - 18:00 Kalejira zaratatsua, kanposantutik. Zarata egiteko tresnak eramateko eskatu dute.
 - 19:45 Salda eta gaztain erreak, plazan.
 - 20:30 'Tio teron' ikuskizuna, plazan.