Otxandion Kultur Aniztasunaren Eguna ospatuko dute zapatu honetan, 11Lore elkarteak antolatuta

Anboto 2023ko urr. 20a, 10:48

Zapatu honetan Kultur Aniztasunaren Eguna ospatuko dute Otxandioko plazan.

Herrian bizi diren askotariko kulturak batzeko eta kultur aniztasunak dakarren aberastasuna ezagutarazteko eguna izango da. 12:00etan umeentzako tailerrak egingo dituzte. Ondoren, jatorri desberdinetako janaria dastatzeko aukera egongo da, musikagaz giroturiko ekimenean. 

Ekimena Otxandioko 11Lore elkarteak antolatu du. Elkarteak beharrizana duten familia eta pertsonei laguntzen die, hainbat modutan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!