'Katuen kontuak' emanaldiak musika eta literatura uztartzen ditu. Dozena bat kanta eta kanta bakoitzaren sarrera literario bat, horixe da ikuskizunaren muina. “Bidaia luzeko kantak dira, edo, hobeto esanda, kantak dira bidaia”, sortzaileen esanetan. Izan ere, Habanan sorturiko testuek Atlantikoa zeharkatu zuten eta Euskal Herrira heldu ziren. Bestela esanda, hitzak Joseba Sarrionandiak sortu zituen Kuban, orain ia hamar urte. Gose taldeko Ines Osinagak musika ipini zien hitzei, eta 'Gosariak' proiektua gauzatu zuen. Orain, letra horien jatorria eta zergaitia azalduko dituzte emanaldian Osinagaren musikagaz lagunduta.