Euskara Nepaleko gailurretara eraman zuten gazteen dokumentala ikusgai Otxandion

Anboto 2023ko ira. 12a, 15:18
16tik 18 urtera arteko hainbat gaztek parte hartu zuten egitasmoan.

Eguenean, 19:30ean,  'Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere' dokumentala proiektatuko dute Otxandioko kultur etxean.

16tik 18 urtera arteko gazte euskaldunen talde batek 2019an Himalaiara egindako bidaia kontatzen du dokumentalak. Felipe Uriarte mendizaleak gidatu zuen espedizioa, eta helburua, bertako mendiak ezagutzeaz gainera, Xerpa herria ezagutzea zen. Nepaleko Himalaian bederatzi xerpa gaztegaz elkartu eta haiekin batera egin zuten bidaia. Hizkuntza gutxituen arteko trukaketa egiteko eta 6.000 metrotan ere euskaraz bizitzeko aukera izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!