Irteera udaletxean izango da eta bisitak ordu biko iraupena izango du, 11:00etatik 13:00etara. Parte hartzea doakoa da. Izena emateko, euskerarenjatorria@gmail.com helbidera idatzi edo 663 901 248 telefonora deitu daiteke.
Iosu Urrexolak, Aintzane eta Agurtza Lazkanok eta Patxi Alañak aurkeztuko dute ekimena. Helburua Kapanagaren ekarpena "modu atseginean" ezagutzea da. "Horretarako, herrian zehar ibilalditxo bat egingo dugu eta, amaieran, berak idatzitako kantaren bat abestuko dugu denon artean. Kapanagaren bizitzaren gaineko pasarte batzuk ere azalduko ditugu", esan dute antolatzaileek.
Kapanagaren ekarpena
Kapanagaren ekarpena arlo askotako izan zen. Euskaren jatorriari dagokionez, bere hiru substratuen teoriak hitz asko azaltzeko bide eman zuen. Euskal kulturalako arlo askotan laguntzen ere ibili zen: Durangoko Azokan, kantagintzan… berak idatzitako kantak, adibidez, kantari hauek abestu zituzten: Gontzal Mendibil, Niko Etxart, Josu Zabala, Patxi Villamor eta Txomin Bengoak. Euskal mundu ikuskerari dagokionez, 'Euskaldunon ikuskera' liburua oso sakon eta aberatsa izan zen. Herrigintzan egindako lana ere azpimarragarria da eta arlo askotan ekarpen interesgarriak egin zituen: kooperatibak bultzatzen, zinema sortzen lagundu zuen…