Zazpi egunean Lekeitiotik Zumaiara joan dira eta bidean hamaika abentura bizi izan dute. Lekeition, Hiru Kurutze gaina igo eta 'Konkis eguna' ospatu zuten, askotariko probekin. Ondarroan, herriko arraun taldeagaz arraunean aritu ziren eta ginkana bat ere egin zuten herria hobeto ezagutzeko. Hurrengo egunean, Mutrikuko igerilekuan bainu bat hartu eta Debarantz jo zuten. Azken egunean padel-surfa egin zuten Zumaian. Horrez gainera, herririk herri hainbat hondartza bisitatu zuten.