Otxandioko jaiak 2023

Felipe Arrese Beitiaren busto berria uztailaren 23an inauguratuko dute Otxandion

Anboto 2023ko uzt. 19a, 14:58

Uztailaren 23an, Andikoa plazan,13:00etan, 1936ko bonbardaketan hildakoei omenaldia egin ostean, Felipe Arrese Beitiaren eskultura berriaren inaugurazioa egingo dute elizaren ondoan. 

Arrese Beitia Otxandioko euskal idazlearen bustoa urteetan egon da Santa Marina elizaren ondoan. Baina orain urte bi, herriko jaietako egun batean, bustoa lurrean agertu zen. Orain, Eibarko enpresa batek bustoa egin, eta uztailaren 23an berriro inauguratuko dute. Udaletik jakinarazi dutenez, bustoa inaugurazioaren egunean bertan ipiniko dute.

Lekuan bertan aurresku bat dantzatuko dute eta Otxandioko koruak Arrese Beitiak berak konposaturiko abesti bat kantatuko du. Ekitaldian Arrese Beitiaren senitartekoak ere izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!