Otxandioko Udalak hainbat lan egin du aurten igerilekuan. Esate baterako, tabernako espazioa berrantolatu du. Horrek aukera berriak eman dizkio taberna seigarren urtez kudeatzen ari den Irma Matari. Orain arteko eskaintzari beste bat gehitu ahal izan dio: oilasko errea. Aldi berean hogei oilasko erretzen dituen erretegia ipini du sukaldean, eta pozik dago izan duen harreragaz. "Ez nuen uste halako arraskatarik izango zuenik", esan du. Joan zen domekan, esaterako, hemeretzi oilasko saldu zituen egun batean. Ideia sasoi bateko Gomilaz jatetxetik hartu zuen. Han ere oilasko errea eskaintzen zuten.