Ainhoa Ruiz de Infantek eta Ane Mendiburuk San Fermin Torneoa irabazi dute

Anboto 2023ko uzt. 6a, 13:21
Ainhoa Ruiz de Infante eta Ane Mendiburu txapela buruan dutela atzoko sari banaketa ekitaldian. (Argazkia: @eduardoagirre)

Atzo Ados klubak antolatutako txapelketako finalak jokatu zituzten Labrit pilotalekuan.

Binakako final nagusian Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak eta Ane Mendiburuk 22-10 menderatu zituzten Iturriaga eta Etxebeste. Hasieratik amaierara gehiago izan ziren txapeldunak. Bereziki inspiratuta ibili zen Ruiz de Infante eta bera izan zen finaleko pilotaririk onena.

Finalaren aurretik, pilota goxua, pilota mistoa eta pilota egokitutako partidak egon ziren. Aurten, Saray bularreko minbiziaren aurkako elkartearen alde egin dute jaialdia. 

Ainhoa Ruiz de Infante atzoko finalean (Argazkia: @eduardoagirre).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!