Otxandioko jaiak 2023

J Martina, Brigade Loco eta Gozzue musika taldeak, Otxandioko jaietan

Anboto 2023ko eka. 7a, 15:37
J Martina izango da Otxandion ariko den taldeetako bat. (Argazkia: airakamusic.com)

Otxandioko Udalak eta jai batzordeak Santa Marina jaietan egongo diren musika taldeak zeintzuk izango diren iragarri dute.

Uztailaren 22an musika kontzertuak izango dira Otxandioko jaietan. 22:00etatik aurrera, Brigade Loco, Gozzue, J Martina, eta Maixa & Malakias taldeak igoko dira eszenatokira. Aurretik, 19:30etan, Skapaie elektrotxarangak herriko kaleak girotuko ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!