[EGITARAUA] Txalainak taldearen kontzertua, bertsolariak eta gehiago Otxandioko Mekoleta auzoko jaietan

Anboto 2023ko eka. 7a, 08:30
Txalainak taldea. (Argazkia: Ximo Bueno)

Barikutik domekara, ekimenez betetako hiru egun antolatu du Arkotxe kultur elkarteak.

Bariku iluntzeko txupinazoagaz hasiko dituzte jaiak. Egun horretan Gozzue, Las Klitorixxx eta Ama Say taldeen kontzertuak izango dira.

Zapatuko ekimen erakargarri bat Txalainak taldearen kontzertua da. Hertzainak taldearen abestiak jotzen dituzte, akustikoan. Gogoratu behar da Hertzainak taldean ibilitako Josu Zabala Mekoletan bizi dela. Orain urtebete Txalainak taldeak Iurretan eskainitako kontzertuan Zabala eszenatokira igo zen Esaiok kantua abestera. Txalaina taldekoek azaldu dute Iurretakoa ez zegoela prestatuta eta bat-bateko zerbait izan zela. Antzerakorik gertatu ote daiteke Mekoletan? Bertara doanak deskubrituko du.

EKAINAK 9

  • 21:00 Txupina.
  • 21:30 Gazte afaria.
  • 23:30 Kontzertuak: Gozzue, Las Klitorixxx eta Ama Say.

EKAINAK 10

  • 17:00 Urduri dantza taldea.
  • 18:00 DJ Kaktus umeentzako dantzaldia.
  • 19:30 Txalainak taldearen kontzertua.
  • 22:00 Bertso afaria: Onintza Enbeita eta Erika Lagoma. Ostean, Erromeria: Xabi Aburruzaga eta Aitor Uribarri.

EKAINAK 11

  • 09:00 San Bernaben ibilaldia plazatik.
  • 10:00 San Bernaben mendi erromeria.
  • 12:30 Meza eta luntxa.
  • 13:30 Araiako banda.
  • 17:00 Briska eta mus txapelketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!