Otxandion, Mirugainek asteburupasa antolatu du Pirinioetara, uztailean

Anboto 2023ko mai. 2a, 15:09
(Argazkia: zornotzamt.com)

Uztailaren 1etik 2ra joango dira; igoera bi daude aukeran: Arriel mendia (2.824 metro) eta Arrieleko iboiak (2.300).

Otxandioko Mirugain mendi taldeak Pirinioetarako asteburupasa antolatu du uztailaren 1erako eta 2rako. Izena emateko azken eguna maiatzaren 5a da. Interesdunek mirugainelkartea@gmail.com helbidera idatzi edo 722 571 873 telefonoko whatsappera idatzita. Uztailaren 1ean goizean goiz irten, bidean gosaldu eta 10:00 inguruan Sallent de Gallegora helduko dira. Mendi irteeran aukera bi daude: gogorragoa den Arriel mendia (2.824 metro) igotzea, eta eramangarriagoa den Arrieleko iboietara (2.300 metro) ibilaldia. Hurrengo egunean Pacino mendira joango dira (1.965 metro). Bidaia 100 euro da bazkideentzat eta 130 euro bazk ide ez direnentzat. Prezio horretan, autobusa, hoteleko afaria, lo egitea eta domekako gosaria eta bazkaria sartzen dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!