Aitor Ajuriak mendi eskiko Munduko Txapelketan parte hartuko du

Anboto 2023ko mar. 23a, 10:12
Artxiboko irudia.

Txapelketa asteburu honetan jokatuko da Pontee Di Legnon (Italia). Mendi eskiko Munduko Txapelketa izango da, distantzia luzekoa. 

Asteburuan Ponte Di Legnon (Italia) jokatuko den Adamello SKI Raid txapelketan parte hartuko du Aitor Ajuria otxandiarrak. Bikoteka jokatzen den Munduko Txapelketan Ajuriak Rafael Urbizu donostiarragaz parte hartuko du, Euskadiko Selekzioagaz ariko dira. 

Ajuria eta Urbizu ez dira izango bakarrak Euskal Selekzioagaz ariko direnak. Asier Alonsok eta Jon Ander Aranburuk bigarren bikotea osatuko dute eta Nahia Quincoces eta Igone Camposek hirugarrena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!